10:00 - 18:00

|

2026ko AZA 12an
Erronketatik konponbideetara. José María Arizmendiarrietaren legatuaren 50. urteurrena
Gizarte-ekonomia gure garaiko erronken aurrean. “Elkarlanerako garaia da”.
Erronketatik konponbideetara. José María Arizmendiarrietaren legatuaren 50. urteurrena
2026ko AZA 12an

|

MIRAMAR JAUREGIAN | Donostia - San Sebastian
JOSÉ MARÍA ARIZMENDIARRIETA
Etorkizunera begiratzen duen legatua

Berrogeita hamar urte igaro dira José María Arizmendiarrieta hil zenetik, MONDRAGONen sorrera ekarri zuen mugimendu kooperatiboaren sustatzailea eta ASETTen sorreran inspirazio-iturri izan den pertsona. Haren legatuak erreferente izaten jarraitzen du gure garaiko erronka handien aurrean, Ekonomia Sozialak duen zereginari buruz hausnartzeko.

Urteurren hori dela eta, ASETTek jardunaldi bat antolatu du azaroaren 12an Donostian, haren legatua gogoratzeko, haren ideien gaurkotasunari buruz hausnartzeko eta Ekonomia Soziala egungo erronkei erantzuteko egiten ari den ekarpenen inguruko esperientziak eta ezagutza partekatzeko.

Ekonomia Soziala dagoeneko erantzunak ematen ari zaie ekonomia-, gizarte- eta lurralde-erronka handiei. ASETTetik esperientzia horiek lotzen, ikaskuntzak partekatzen eta haien irismena zein ekonomiaren eraldaketan egiten duten ekarpena nola handitu aztertzen jarraitu nahi dugu.

Topaketa aukera bat izango da Ekonomia Sozialarekin lotutako erakundeak, antolakundeak, enpresak eta pertsonak elkartzeko, ezagutza partekatzeko eta egungo erronken aurrean lankidetzak duen zereginari buruz hausnartzen jarraitzeko.

Arizmendiarrietaren legatua gogoratzeko eta ezagutzatik ekintzara aurrera egiten jarraitzeko gunea.